Estrenaldia Espainian
Amine bi aldiz erbesteratu dute, bere lurraldetik eta bere lanetik. Haifatik, jaioterritik, desplazatuta, Beirutera doa babes bila eta, berriro, Zirku uhartera. Filmak erresistentzia palestinarraren historia kontatzen du, 1936an Haifako petrolio-konpainietako langileek BPko oliobide bat lehertarazi zutenean, zehazki.
Amine haur bat zen nakbak Haifatik bota zuenean bere familiarekin batera. Beiruten babestuta, berriro lekualdatu behar izan zuzen lanagatik, Zirku uhartera (Persiar golkoa). Uhartea Arabiar Emirerri Batuena da, eta ezin da sartu lehen hegazti eta landareen bizileku zen espazio horretan funtzionatzen duen findegiaren petrolio enpresako langilea ez den inor. Aminek gizonen eta erregai fosilen artean bizitako urteetako pasarteak kontatzen ditu —uhartean ez dira ez haurrak ez emakumeak sartzen—, bere lana gogoratzen du eta lan horrek bere arbasoekin lotzen dituen moduak. Bai Haifa bai Zirku helezinak dira Razan Al Salah emakume palestinarrarentzat, eta espazio horien irudia berreraikitzeko moduak aurkitu behar ditu besteren irudien bidez (besteak beste, Google Mapsen dozenaka iruzkin, hegaztien kontserbaziorako bideoak eta laneko segurtasunerako irakasbideak). Amine bizi izan zen espazioei buruz pentsatzeko materialak bilatzen, bere hiru etxeen artean triangelu bat osatzen duen argazki bat agertzen da: Haifako gasbidea. Gas hodi hori British Petrol enpresak eraiki zuen Palestinan britainiarren kolonizazioa zegoen urteetan, eta 1948ra arte mantendu zen. Amineren uharte bakartu eta urrun horretako petrolio enpresako lanaren atsekabeari buruz entzuten ari garen bitartean, familia zuhaitz baten sustraiak agertzen dira gas hodi horretan: haren arbasoek, palestinarren askapenaren aldeko beste hainbat borrokalarik bezala, hainbat aldiz esplotatu zuten gasbidea. Hainbeste, ezen sionisten kolonizazioa hasi ondoren erabiltzeari utzi baitzion, eta Tripolitik jarraitu behar izan zuen. Filmak Haifa inguratzen duten irudiak (guztiz ukitu gabe) eta Aminekin batera Beiruteko kaleetatik egindako ibilbide batenak konbinatzen ditu. Izan ere, hiri horrek bigarren etxea eman zion, eta ematen zuen jaio zen Haifaren (Israelgo estatuaren setio koloniala) patu bera izan zuela askotan. Entzuten duguna, halaber, presentzia ezberdinen muntaketa bat da: Zirku uharteari buruz Interneten bildutako iruzkinak —batzuek makinek edo gizon zoroek idatziak ematen dute—, poemak, Amineren iruzkinak, Palestinaren historiako zatiak. Dena nahasten da pantailan berreratzen den testu bat eraikitzeko, glitch moduko batean nahastuta, ez soilik herri eta eskualde baten historia zeharkatzen duena, baizik eta mundu osoan palestinarren borroka beti itsasargi gisa ikusi zutenena.
Lucías Salas